ERAGIN ESPARRUA
Matrikula Bermeoko Hizkuntza Eskola Ofizial honetan egin ahal izateko, jarraian agertzen den herriren baten bizi, ikasi edo lan egin beharko du ikasleak.
Bermeoko HEOaren eragin esparrua lurralde hauei dagokie:
Ajangiz, Arratzu, Arrieta, Bakio, Bermeo, Busturia, Ea, Elantxobe, Ereño, Errigoiti, Forua, Fruiz, Gamiz-Fika, Gatika, Gautegiz - Arteaga, Gernika - Lumo, Ibarrangelua, Kortezubi, Laukiz, Maruri-Jatabe, Mendata, Meñaka, Morga, Mundaka, Mungia, Murueta, Muxika, Nabarniz eta Sukarrieta.
Hala eta guztiz ere, ikaslearen etxebizitza Eskola honen eragin esparru barruan egon ez arren, HEO honen eragin eremuko udalerriren batean lanean edo ikasten ibiliz gero, edo aldi baterako egoitza hemen izanez gero, bere matrikula Eskola honetan egin daiteke, aldez aurretik ikastetxe edo lantegi ziurtagiria aurkeztuz; ziurtagiriko datuak egiaztatu egin ditzateke Eskolak berak edota Hezkuntza Saileko Ikuskaritza Teknikoak.